2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Buñuelgo Udalaren eta bere erakunde autonomoen aurrekontuetako aldaketak. Behin betiko onespena
2015eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ziren aurrekontuko aldaketei buruzko espediente hauek: Udalaren 2015eko aurrekontuko 22.etik 32.era bitartekoak, Udalaren San Gregorio zahar etxeko aurrekontuko 1.a, eta Udalaren Musika Eskolako 1.a eta 2.a.
Hasierako onespenaren iragarkia 2015eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, abenduaren 7an, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:
A.–22.etik 32.era bitarteko aldaketak Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan:
22 zenbakia: 4320-62303 kontu-saila, “Palaren akoplamendua eta egokitzapena Valtra traktoreari”. 3.388,00 euroko kreditu berezia, “Ibilgailu eta makinen kontserbazioa eta konponketa” izeneko 1210-21400 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
23 zenbakia: 2220-62102 kontu-saila, “Udaletxeko segurtasun kamera berria”. 326,70 euroko kreditu berezia, “Hainbat inbertsio eskolan” izeneko 4220-62200 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
24 zenbakia: 4524-62700 kontu-saila, “Futbol zelaiko harmailetako estalkiaren proiektua eta memoria”. 1.270,50 euroko kreditu berezia, “Zerbitzu orokorretarako aseguruak” izeneko 1210-22401 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
25 zenbakia: 4524-62701 kontu-saila, “Igerilekuen tabernako arkupearen proiektua eta memoria, futbol zelaiaren aldera”. 1.270,50 euroko kreditu berezia, “Zerbitzu orokorretarako aseguruak” izeneko 1210-22401 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
26 zenbakia: 4690-62500 kontu-saila, “Ohatze erosketa”. 3.549,37 euroko kreditu berezia, kreditu transferentziaren bidez “Industrialdeko kontserbazioa eta konponketa” izeneko 5610-21001 kontu-sailaren kontura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
27 zenbakia: 4531-62300 kontu-saila, “Aulkiak eramateko lau orgaren erosketa”. 4.888,40 euroko kreditu berezia, “Industrialdeko kontserbazioa eta konponketa” izeneko 5610-21001 kontu-sailaren kontura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
28 zenbakia: 1210-62600 kontu.-saila, “Arkitektoaren ordenagailua eta inprimagailua”. 1.081,98 euroko kreditu berezia, “Kultur Etxearen ekipamendua” izeneko 4512-62100 kontu-sailaren kargura, kreditu transferentzia bidez.
29 zenbakia: 3130-22106 kontu-saila, “Hirugarren adinekoen jantokia”. 6.000,00 euroko kreditu-gehikuntza, “Zahar etxeko gastu arruntetarako diru-laguntza” izeneko 3120-41000 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
30 zenbakia: 4210-62500 kontu-saila, “Haurtzaindegirako ontzi-garbigailua eta xurgagailua”. 1.000,00 euroko kreditu berezia, “Haurtzaindegiko gastuak” izeneko 4210-22713 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
31 zenbakia: 4521-62900 kontu-saila, “Kiroldegiko, makineriako eta gimnasioko ekipamendua”. 4.500,00 euroko kreditu-gehikuntza, “Arbel interaktiboa” izeneko 4220-62500 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez: 3.000,00 eta 1.500,00 euro, “Igerilekuetako obrak” izeneko 4522-62200 kontu-sailaren kargura finantzatua.
32 zenbakia, 4512-62200 kontu-saila, “Kultur Etxearen intsonorizazioa”. 9.500,00 euroko kreditu-gehikuntza, “Herri jaiak” izeneko 4531-62500 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez: 6.000,00 eta 3.500,00 euro, “Katastroko mantentze-lanak” izeneko 6110-22703 kontu-sailaren kargura finantzatua.
B.–1. aldaketa, Udalaren San Gregorio zahar etxeko 2015eko ekitaldiko aurrekontuan.
3120-62900 kontu-saila, “Hainbat inbertsio”. 8.800,00 euroko kreditu-gehikuntza, “Lan-kontratudunen gizarte segurantza” izeneko 3140-16001 kontu-sailaren kargura finantzatua, kreditu transferentzia bidez.
C.–1. eta 2. aldaketak, Udalaren Musika Eskolaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan:
1 zenbakia: 4230-13100 kontu-saila, “Irakasleen ordainsariak”. 450,00 euroko kreditu-gehikuntza, diruzaintzako gerakinen kargura finantzatua.
2 zenbakia: 4230-16205 kontu-saila, “Musika Eskolako irakasleen asegurua”. 429,11 euroko kreditu berezia, honela finantzatua: 300,00 euro, “Askotariko ekipamendua” izeneko 4230-62900 kontu-sailaren kargura, kreditu transferentzia baten bidez, eta 129,11 euro, “Bekak” izeneko 4230-48900 kontu-sailaren kargura, kreditu transferentzia baten bidez.
Buñuelen, 2015eko abenduaren 29an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1517424