2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa hasiera batean onestea, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean
Berriozarko Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Aipatu ordenantza fiskaleko aldaketari buruzko espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Berriozarren, 2015eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1600246