2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea jendaurrean egon da, iragarkia herriko etxe honetako iragarki oholean eta 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, abenduaren 17an. Delako aldaketa 2. organikoari dagokio, hau da, Artaxoako Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aurrekontuari. Inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da eta argitara ematen da, guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:
Kreditu bereziak.
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
2 320 480 | Gizarte-larrialdiko laguntzak | 11.714,05 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 11.714,05 |
Finantzabideak.
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
2 75500 | Gizarte-larrialdiko laguntzak | 11.714,05 |
FINANTZABIDEAK, GUZTIRA | 11.714,05 |
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2016ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.
Iragarkiaren kodea: L1600251