2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2016ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 17an.
Artzibarren, 2016ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
1. ERANSKINA
2016. urteko plantilla organikoa
Funtzionarioak.
Lanpostuaren izena: idazkaria, beste udal batzuekin batasuna eraturik. Udal hauek daude elkarturik, idazkari bakarra izateko: Artzi, Longida eta Orotz-Betelu. Buru den udala: Artzi. Tokien kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %6,88. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea.
Lan-kontratudun finkoak.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Egonaldi mota: laburra, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Tokien kopurua: bat. Egoera: lanpostu betea.
Izenen zerrenda
Funtzionarioak.
Idazkaria: Loreto Echavarren Sanz.
Lan-kontratudunak.
Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain.
Iragarkiaren kodea: L1600404