19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Datu pertsonaleko fitxategiak

Ander Andoni Oroz Casimiro Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, datako egunean, ebazpen hau hartu du, Antsoaingo Udaleko datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko:

“Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

XEDATU DUT:

Lehenbizikoa.–Antsoaingo Udaleko fitxategiak dira ebazpen honen eranskinekoak.

Bigarrena.–Ebazpen honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Ebazpen honen II. eranskineko fitxategiak kendu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.3 artikulua bete beharrez.

Laugarrena.–Ebazpen honen eranskinetako fitxategiak arautuko dira bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorren eta jarraibideen bitartez, eta betiere aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean egonen dira.

Bosgarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Seigarrena.–Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.” Antsoainen, 2016ko urtarrilaren 7an. Antsoaingo Udaleko alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Udal instalazioen fitxategia.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: udal instalazioen fitxategia.

a.2) Xede eta erabilera aurreikusiak: udal instalazioetan sarrera kontrolatu eta baimentzea (hainbat xede [bestelako xedeak]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Taldea: udal instalazioak erabiltzen dituzten pertsonak (herritarrak eta bizilagunak).

b.2) Jatorria: interesdunak berak edo ordezkariak (interesdunak berak emanen du, edo haren legezko ordezkariak).

Datuak biltzeko prozedura: formularioa, paperezkoa edo elektronikoa.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, irudia.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak: ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak: Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak: Antsoaingo Udala.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Herritarrarendako Harrera Bulegoa (Udaletxeko plazan, 1, Antsoain).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

II. ERANSKINA

Kentzen diren fitxategiak

Organo arduraduna: Antsoaingo Udala.

a) Fitxategiaren identifikazioa: kirol instalazioen fitxategia.

b) Datuekin zer eginen den edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak: udal instalazioen fitxategian sartuko dira.

Zergatia: fitxategiak berrantolatzea.

Organo arduraduna: Antsoaingo Udala.

a) Fitxategiaren identifikazioa: teknikariekin egiten diren hitzorduen fitxategia.

b) Datuekin zer eginen den edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak: abisuen, kexen, iradokizunen eta hitzorduen fitxategian sartuko dira.

Zergatia: fitxategiak berrantolatzea.

Iragarkiaren kodea: L1600171