19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko abenduaren 30eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa Altsasuko Hirigintzako Udal Planeko “Carbonilla” UE-4 unitateari dagokion hirigintzako araudi partikularreko antolamenduko determinazio xehakatuetan, Promociones Zanabe SLk sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2016ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Altsasuko “Carbonilla” UE-4 unitateko aldaketa xehakatua
(Hirigintzako araudia)

1.1.–Eskatzaileak:

Zanabe SLk eskatuta egin da dokumentu hau; hark B/31-846082 IFK du, eta helbidea, Altsasuko (Nafarroa) Gipuzkoa kaleko 17an, jakinarazpenetarako.

1.2.–Xedea:

Dokumentu honek “Carbonilla” UE-4 unitateko aldaketa puntuala du xede, “jarduketa sistema” aldatzeko eta lerrokadurak, sestrak eta araudi partikularra finkatzeko.

1.3.–Egungo egoera:

“Carbonilla” UE-4 finkatu gabeko hiri-lurzoru gisa sailkatutako unitatea da Altsasuko gaur egungo Hiri Antolamenduko Udal Planean, urbanizazio faltagatik, eta eraikinak ditu.

Jarduketa sistema bat planteatzen du: zuzenekoa, dauden eraikinak ordezteko, eta lankidetzakoa, eraikinik gabeko lurzatietan.

Unitate osorako urbanizazio proiektu bat prestatu beharko dela adierazten du, eta bideetarako diren guneak dohainik lagako zaizkiola Udalari.

Orobat, planteatzen du lagapenak egin eta Udalari dagokion hirigintza aprobetxamendua gauzatu arte ez dela eraikitzeko obra lizentziarik emanen.

Azkenik, xehetasun azterlan bat prestatuko dela zehazten du, lerrokadurak, sestrak eta antolamenduaren bolumenak finkatzearren.

Orain arte, Udalak berak egin ditu unitatea urbanizatzeko obrak, eta egiteko daude aprobetxamenduen banaketa eta eraikin berrien antolamendua.

1.4.–Proposamenaren deskripzioa eta justifikazioa:

Udalak urbanizazioa eginik, bidezkoa dirudi unitatearen eremua aldatzea, hau da, eraikinak dituzten lurzatiak kentzea eta eremu hori eraikinik ez duten lurzatietara mugatzea.

Beraz, “Carbonilla” UE-4 unitatea honela osatuko da:

–Zanabe SL da 120., 121. lurzatien eta 5. poligonoko 5064. lurzatiko gainerako lurzoruaren jabea.

  • Azalera: 655,62 m².
  • Partaidetza unitatean: %43,708.

–San Donato SL 5. poligonoko 116. lurzatiaren jabea da.

  • Azalera: 342,44 m².
  • Partaidetza unitatean: %22,829.

–Altsasuko Udala 5. poligonoko 115. lurzatiaren jabea da.

  • Azalera: 188,59 m².
  • Partaidetza unitatean: %12,573.

–Herrilurrak, bideei dagozkienak.

  • Azalera: 313,35 m².
  • Partaidetza unitatean: %20,890.

Beraz, 1.500 m²-koa da unitatean sartutako lurzatien azalera.

Kontuan izanda gehienez ezarritako dentsitatea 40 etxebizitzakoa dela hektarea bakoitzeko, sei lurzati planteatzen dira sei etxebizitzetarako.

Eraikuntza berria lehendik dagoenari atxikitzen zaio eta lurzati berrien iparraldeko muturrean kokatzen da, hegoaldeko lurzatia libre uztearren.

1.5.–Antolamendurako proposamena:

–Identifikazioa:

18. artikulua. (Arau partikularrak):

“Carbonilla” UE-4 unitatea:

  • Lurzoruaren sailkapena: hiri-lurzoru finkatugabea.
  • Kalifikazioa: bizitegia. Familia bakarrekoa < 300 m²-ko lurzatian.

–Antolamendu arauak:

  • Kanpoko zein barreneko lerrokadurak beren planoetan grafiatuta daude.
  • Kanpoko lerrokadurak nahitaezkoak dira kanpoko fatxadarako, eta gehienezkoak barreneko fatxadarako.
  • C eta D lurzatietan, fatxada nagusiak kalearen lerrokadurari jarraituko dio beheko solairuan eta angelu zuzena osatuko du goiko solairuetan, dokumentazio grafikoan irudikatu den moduan.
  • Barreneko gehieneko lerrokadura 12 metrokoa da C eta D lurzatietarako.
  • C lurzatietan, hegoaldeko muturrean planteatu den bolumena garajeetarako bakarrik da; beheko solairua dute eta 3 metro altu eta 6 metro sakon dira, gehienez ere.
  • Lurzatiaren barreneko fatxadan, etxebizitzak sakonagoak izaten ahalko dira beheko solairuan goiko solairuetan baino.
  • Eraikinaren gehieneko altuera: BS+2.
  • Eraikinaren gutxieneko altuera: BS+1+1/2.
  • Teilatu-hegal horizontalaren gehieneko altuera: 8,50 m.
  • Teilatu-hegal horizontalaren gutxieneko altuera: 7,00 m.
  • Zilegi da sotoak eraikitzea aparkaleku eta trastegela izateko.
  • Aparkatzeko toki bat izanen du etxebizitza bakoitzak norberaren lurzatian.
  • Ez da kontuan hartzen lurzoruaren eta estalkiaren azpiko aldearen arteko 1,5 metrotik beherako altuera.
  • A lurzatiak baoak izanen ditu fatxada guztietan, fatxadaren %3an gutxienez ere.
  • Teilatu-hegalak horizontalak izanen dira fatxada guztietan.
  • Bigarren solairuek eraikinaren estalkia izanen dute sabaitako.
  • Bigarren solairuetan, gutxieneko altuera ez da 2,40 m baino handiagoa izanen.

–Aprobetxamendu arauak:

  • Unitatearen azalera: 1.500 m².
  • Batez besteko aprobetxamendua: 1,08 m²/m².
  • Gehieneko dentsitatea. 40 etxeb./ha.

–Kudeaketa arauak:

  • Borondatezko birzatiketa izanen da UE-4 unitateko jarduketa sistema.
  • Edozein obra egin aitzin tramitatuko da dagokion birzatiketa proiektua.
  • Gaur egun pribatuak diren eta aldaketaren dokumentazio grafikoan publiko gisa aurreikusten diren lurzoruak lagako dira.

Iragarkiaren kodea: L1600132