1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.
Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Navarro Aragonesa de Forrajes SAk sustatua.
Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente kodea: 0001-0038-2015-000022.
Instalazioa: alpaparen deshidratazioa.
Titularra: Navarro Aragonesa de Forrajes, S.A.
Tokia: Abad Leizaur etorbidea, z.g.
Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 597.748,697 eta Y: 4.688.384,989.
Udalerria: Azkoien.
Proiektua: bazka-deshidratatzailea.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 8an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1600178