1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2E/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Ribaforadako eta Ablitasko udal mugapeetan ura eta sare elektrikoa eramateko proiektu baterako, hegazti-haztegi bat hornitzeko. Sustatzailea Avicola Los Morenicos SL da.
Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Proiektatutako jardueren helburua da hornidurak eramatea Ablitasko 10. poligonoko 1.361. lurzatian dagoen hegazti-ustiategi batera. Hornidura elektrikoari dagokionez, behe tentsioko linea berri bat eraikiko da, eta urari dagokionez, harpen bat eginen da hurbil dagoen Lodosako Ubidetik eta 500 metro inguruko kanalizazioa haztegiaren inguruetaraino. Gainera, ura hartzeko obrek ukitutako harri-lubeta bat lehengoratuko da, eta bide berri bat eginen da, 270 metro ingurukoa, Lodosako Ubidearen zortasun eremuan, zaintza lanak mantendu eta ikuskatzeko.
Espedientean Ribaforadako Udalaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenak ageri dira. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak espedientearen aldeko txostena eman du.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Ribaforadako eta Ablitasko udal mugapeetan ura eta sare elektrikoa eramateko proiektu baterako, hegazti-haztegi bat hornitzeko. Sustatzailea Avicola Los Morenicos SL da.
2. Betebehar hauek betetzearen baldintzapean ematen da baimena:
–Hirigintza arlokoak:
- Udalak begiratuko du hirigintza araudi partikularra betetzen dela, Udalaren 2015eko maiatzaren 11ko txostenarekin bat, honela baitio: “Zutoinak kokatuko dira bideen erabilera, zoladura eta zirkulazioa ez ukitzeko eta ez baldintzatzeko moduan, ez eta bazterbideen eta harri-lubetako azpiegituren funtzionamendua ere”.
- Euskarriek bide publikoen zortasun eremua errespetatu beharko dute, hau da, 3 metro gutxienez bazterretik neurtua (35/2002 Foru Legearen 112. artikulua).
- Egin gogo den jarduera gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten beste azpiegitura eta/edo zortasun batzuei dagokienez, sustatzaileak, obrak egiten hasi aurretik, organo eskudunen edo dagokion konpainia hornitzailearen behar adina baimen aurkeztuko ditu, kasuan kasuko gaiaren arabera, edo, hala balegokio, ukituta gera daitezkeen jabetzei dagokienez egon daitezkeen kontzesio, zortasun edo akordioen arabera. Zehazki, sustatzaileak, udal lizentziak eman aurretik, behar diren baimenak erdietsiko ditu Lodosako Ubidetik.
- Baimen hau ematen da deusetan ukitu gabe hirugarrenen jabetza eskubideak.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ribaforadako eta Ablitasko udalei, Tutera aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 6an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1600207