19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

299/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatzen dituena.

Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zen.

Foru dekretu horren 2.2. artikuluak honela ezartzen du batzorde horren osaera:

“Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa ondoko kideek osatuko dute. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:

a) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat lehendakari arituko da eta bestea idazkari.

b) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.

c) Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.

e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.

f) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, ezintasunak dituzten pertsonen Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.

g) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.

Aipatutako unitate organiko edo entitate horietako arduradunek beraien proposamenak egin dituztenez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan ezintasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zuen uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide izendatzea honako hauek:

a) Amaia Goñi Lacabe andrea, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, batzordeko burua izanen da; María Maider Setuain Chourraut andrea, Lan Harremanen Ataleko burua; M.ª Pilar Goñi Muro andrea, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, batzordeko idazkaria izanen da.

b) Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea; Carlos Arana Aicua jauna, Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea; eta María Carmen Maeztu Villafranca andrea, Agentziako Balorazioaren eta Zerbitzuen zuzendariordea, Eskubide Sozialetako Departamentua ordezkatuz.

c) Arturo Martínez Ros jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

d) Esther Eraso Goñi andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

e) Nicolás Uriz Bidegain jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua eta Aukera Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

f) Ikerne Arizcuren Beriain andrea, José Antonio Delgado López jauna eta José María Casado Aguilera jauna, Nafarroan desgaitasuna dutenen erakunde edo entitateak ordezkatuz.

g) Isabel Artieda Urrestarazu eta Raquel García Martín andreak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuak ordezkatuz.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta batzorderako izendatutako kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abenduaren 29an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1517451