1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
447/2015 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, ikastetxe itunduei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak ematen dizkiena 2015-2016 ikasturterako, uztailaren 21eko 355/2015 Ebazpenaren bidez baimendu ziren Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako zikloek sortutako gastuetarako, eta 2015eko irailetik abendura bitarteko aldiari dagozkion diru-laguntza horien ordainketa egiteko baimena ematen duena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren ondoren duen erredakzioaren arabera, 39.3 artikuluan dioenez, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren zikloak hiru dira: Oinarrizko Lanbide Heziketa, erdiko maila eta goiko maila; modulukako antolamendua du, iraupena aldakorra, eta lanbide eremu bakoitzerako eduki teoriko-praktiko egokiak biltzen ditu. 41.1 artikuluak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko eta onartua izateko baldintzak arautzen ditu, eta 42.1 artikuluak dio hezkuntzako administrazioei dagokiela Lanbide Heziketako irakaskuntzen eskaintza programatzea. Bestetik, artikulu horrexen 4. puntuan, irakaskuntza horien funtsezko aspektuak zehazten dira: barneko egitura, irizpide pedagogikoak, Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalarekiko baliokidetzak, iraupena eta ikasleen iraunkortasuna.
Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu, hamalau oinarrizko lanbide titulu onesten, eta haien oinarrizko curriculumak finkatzen. Dekretu hori oinarrizko arau-erreferentea bihurtu da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen funtsezko aspektuei dagokienez: irakaskuntza horien antolamendua, tituluen eta lanbide moduluen egitura, modulu motak, oinarrizko lanbide tituluetarako sarbidea eta harrera eta haien ondorioak eta irakaskuntza horien ezartzea.
Laugarren xedapen gehigarrian, Lanbide Heziketako beste hezkuntza-programa batzuk aipatzen ditu hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleentzat. Lehen atalak dioenez, berariazko premiak dituzten ikasleei jarraipena eskaintzearren hezkuntza administrazioek Lanbide Heziketako beste eskaintza batzuk ezarri eta baimendu litzakete, haien beharretara egokituak. Programa hauen barrenean, batera egoten ahal dira oinarrizko lanbide titulu baten lanbide moduluak eta ikasleen beharretara egokitzeko sortutako prestakuntza moduluak. Prestakuntza osagarri honek modulukako egitura izanen du, eta helburuek ikasketa emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan zehaztuta egon beharko dute, indarra duen araudian ezarritakoari jarraituz betiere. 3. atalean ezarria dago programa horien iraupena aldatzen ahal dela programen kolektibo hartzaileen beharren arabera. Lanbide Heziketako programa hauek “Lanbide Lantegiak” izenarekin garatuko dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta ikasturte bat iraunen dute.
Uztailaren 21eko 355/2015 Ebazpenaren bidez baimena eman zen Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako zikloak ezartzeko, 2015-2016 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Bateratuetan, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan.
Martxoaren 23ko 131/2015 Ebazpenaren bidez, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetarako diru-laguntzaren modulu ekonomikoak luzatu ziren 2015. urterako.
Gobernuak 2015eko abenduaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion zuzenean eman zitzan Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeetako Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegiak finantzatzeko behar diren diru-laguntzak 2015-2016 ikasturterako. Uztailaren 21eko 355/2015 Ebazpenaren bidez baimendu ziren irakaskuntza horiek.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak ematea, 2015-2016 ikasturtean martxan diren Oinarrizko Lanbide Heziketak eta Lanbide Lantegiek sortutako gastuetarako; guztira, 1.551.126,60 euro dira.
2. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxeei moduluaren %40 ordaintzeko baimena ematea, 620.450,63 euro alegia, 2015. urtera luzatutako 2012ko ekitaldiko aurrekontuko “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak” izeneko 410003 41140 4811-322E00 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40006816).
Gainerakoa, 930.675,97 euro, 2015eko urtarriletik abuztura bitartekoa, bi zatitan ordainduko da (%45 –698.006,97 euro– eta %15 –232.669,00 euro–, hurrenez hurren), horretarako 2016ko ekitaldiko aurrekontuan ezartzen den kontu-sailaren kargura.
3. Diru-laguntza honen helburua Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegiak dohainik egin ahal izateko aukera ematea da. Hortaz, diru-laguntza kontzeptu hauetarako erabiliko da:
Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.
Programak behar duen ekipamenduaren erosketa eta amortizazio gastuak, eta funtzionamendu gastuak.
Zeharkako beste kostu batzuk.
4. Hezkuntza Departamentuak, egokia iruditzen zaionean, beharrezkotzat jotzen dituen ikuskatze lanak eginen ditu, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen, Oinarrizko Lanbide Heziketaren eta Lanbide Lantegien garapen egokia bermatzeko. Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetan sartzen utzi beharko die entitate onuradunak, baita behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere.
Diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak, programa indarrean den aldian, konpromisoa hartuko du ikasleak onartzeko arauak eta Oinarrizko Lanbide Heziketaren eta Lanbide Lantegien funtzionamenduari buruzko alderdiak betetzeko.
5. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:
a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.
b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.
Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.
b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.
Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.
d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabete batekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.
Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.
Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du.
Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.
Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez-betetze kasuetan, onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, aurrerakinak barne, eta, hala badagokio, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
6. Eranskinean aipatzen den diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuan, 2016ko otsailaren 20a baino lehen:
Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharretan egunean dagoela ziurtatzen duena.
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean dagoela ziurtatzen duena.
Eta 2016ko urriaren 15a baino lehen, beste hauek:
1. Hezitzaileen gastuen frogagiriak.
Enpresaren ziurtagiria, programan lan egin duten pertsonen nominak ordaindu izanarena, haien izenak eta zenbatekoak eta lan hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazita.
Langileen Gizarte Segurantzako kotizazioen frogagiriak.
PFEZari dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.
Langile autonomoak baldin badira, ordainketaren frogagiria, BEZaren likidazioarena eta dagozkion zerbitzuak emateko kontratua.
2. Diru-laguntzaren bidez erositako material inbentariagarria entitatearen inbentarioan sartu izanaren ziurtagiria.
Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).
Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Lanbide Lantegien gastu eta diru-sarreren kontuak onartzeko hartutako akordioaren ziurtagiria aurkez daiteke.
Jasotako diru-laguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen diru-laguntza murriztea.
7. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
8. Ebazpen hau eta eranskina igortzea entitate interesdunei, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2016ko abenduaren 31n.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.
ERANSKINA Oinarrizko Lanbide Heziketarako diru-laguntzak. 2015-2016 ikasturtea Irabazi-asmorik gabeko erakundeak. |
IFZ | IKASTETXEA | OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA, HONAKO HONETAN | TALDEAK | MODULUA | 2015 | 2015 | 2016 | 2016 | DIRU-LAGUNTZA |
%40 | %40 | %45 | %15 | %60 |
G31725484 | HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain) | Eraikinak zaharberritze eta mantentzea | 2 | 84.561,44 | 67.649,15 | | 76.105,30 | 25.368,43 | | 169.122,88 |
HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain) | Nekazaritzako lorezaintza eta lore-konposizioak | 2 | 77.747,89 | 62.198,31 | 129.847,46 | 69.973,10 | 23.324,37 | 194.771,20 | 155.495,78 |
R3100108D | PUENTE ikastetxea (Gares) | Sukaldaritza eta jatetxeak | 2 | 82.115,05 | 65.692,04 | 65.692,04 | 73.903,55 | 24.634,51 | 98.538,06 | 164.230,10 |
G71005235 | EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera) | Zurgintza eta altzarigintza | 2 | 81.952,83 | 65.562,26 | 65.562,26 | 73.757,55 | 24.585,85 | 98.343,40 | 163.905,66 |
G31279961 | LANTXOTEGI lantegi-eskola (Berriozar) | Nekazaritzako lorezaintza eta lore-konposizioak | 1 | 77.747,89 | 31.099,16 | 31.099,16 | 34.986,55 | 11.662,18 | 46.648,73 | 77.747,89 |
G31780562 | ETXABAKOITZ lantegi-eskola fund. (Iruña) | Ile-apainketa eta estetika | 1 | 81.443,22 | 32.577,29 | 32.577,29 | 36.649,45 | 12.216,48 | 48.865,93 | 81.443,22 |
GUZTIRA | 10 | | 324.778,21 | 324.778,21 | 365.375,50 | 121.791,82 | 487.167,32 | 811.945,53 |
Kontu-saila: 410003-41140-4811-322E00 “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak”. |
Diru-laguntzak lanbide lantegietarako. 2015-2016 ikasturtea Ikastetxe itunduak. |
IFZ | IKASTETXEA | PROGRAMA | TALDEAK | MODULUA | 2015 | 2015 | 2016 | 2016 | DIRU-LAGUNTZA |
%40 | %40 | %45 | %15 |
B31220064 | C.T. CARLOS III (Iruña) | Bulegoko laguntzailea | 1 | 77.641,41 | 31.056,56 | 31.056,56 | 34.938,63 | 11.646,22 | 46.584,85 | 77.641,41 |
G80468416 | ‘’Fund. LAB. DE LA CONSTRUCCIÓN’’ (Uharte) | Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea | 1 | 84.561,44 | 33.824,58 | 33.824,58 | 38.052,65 | 12.684,21 | 50.736,86 | 84.561,44 |
GUZTIRA | 2 | | 64.881,14 | 64.881,14 | 72.991,28 | 24.330,43 | 97.321,71 | 162.202,85 |
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak. |
IFZ | IKASTETXEA | PROGRAMA | TALDEAK | MODULUA | 2015 | 2015 | 2016 | 2016 | DIRU-LAGUNTZA |
%40 | %40 | %45 | %15 |
G31279961 | LANTXOTEGI lantegi-eskola (Berriozar) | Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea | 1 | 84.561,44 | 33.824,58 | 33.824,58 | 38.052,65 | 12.684,21 | 50.736,86 | 84.561,44 |
G31725484 | HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain) | Zurgintzako laguntzailea | 1 | 81.952,83 | 32.781,13 | 32.781,13 | 36.878,77 | 12.292,93 | 49.171,70 | 81.952,83 |
G31830417 | ELKARTE Fundazioa (Iruña) | Fabrikazio mekanikoko laguntzailea | 1 | 82.195,73 | 32.878,29 | 32.878,29 | 36.988,08 | 12.329,36 | 49.317,44 | 82.195,73 |
G31780562 | ETXABAKOITZ lantegi-eskola fund. (Iruña) | Etxebizitzetako instalazio elektrikoetako laguntzailea | 1 | 82.004,61 | 32.801,84 | | 36.902,07 | 12.300,70 | | 82.004,61 |
ETXABAKOITZ lantegi-eskola fund. (Iruña) | Zurgintzako laguntzailea | 1 | 81.952,83 | 32.781,13 | 65.582,97 | 36.878,77 | 12.292,93 | 98.374,47 | 81.952,83 |
G71005235 | EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera) | Sukaldaritzako laguntzailea | 1 | 82.115,05 | 32.846,02 | | 36.951,77 | 12.317,26 | | 82.115,05 |
EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera) | Iturgintzako laguntzailea | 1 | 82.195,73 | 32.878,29 | 65.724,31 | 36.988,08 | 12.329,36 | 98.586,47 | 82.195,73 |
GUZTIRA | 7 | | 230.791,28 | 230.791,28 | 259.640,19 | 86.546,75 | 346.186,94 | 576.978,22 |
LANTEGIENA, GUZTIRA | | | 295.672,42 | 295.672,42 | 332.631,47 | 110.877,18 | 443.508,65 | 739.181,07 |
ORDAINDU BEHARREKOA, GUZTIRA | | | 620.450,63 | 620.450,63 | 698.006,97 | 232.669,00 | 930.675,97 | 1.551.126,60 |
Kontu-saila: 410003-41140-4811-322E00 “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak” | | | 620.450,63 | 620.450,63 | 365.375,50 | 161.354,47 | 526.729,97 | 1.147.180,60 |
“%0,7ko Funtsa. PFEZ. Lantegi-eskolak” izeneko 426001-42610-4819-242100 kontu-saila. | | | | | 332.631,47 | 71.314,53 | 403.946,00 | 403.946,00 |
F1600636 |
Iragarkiaren kodea: F1600636