19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 18ko 2701/2015 Ebazpenarena. Haren bidez María Magdalena Agüero Goñi andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Neurriak Hedatzeko Bulegoko buru izendatu zen bitarte baterako.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 18ko 2701/2015 Ebazpenean, gaztelaniako idazketan, akats bat dagoela antzeman denez, bidezkoa da hori zuzentzea. Ebazpen haren bidez (2016ko 9. Nafarroako Aldizkaria Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa) María Magdalena Agüero Goñi andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Neurriak Hedatzeko Bulegoko buru izendatu zen bitarte baterako:

1. puntuak honako hau dio: María Magdalena Agüero Goñi andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Neurriak Hedatzeko eta Jarraipen eta Ebaluaziorako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

Eta honela behar du: María Magdalena Agüero Goñi andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Neurriak Hedatzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 18an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1600673