1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
752/2015 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Begoña Echeverría Beroiz andrea Kirola Sustatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetzari atxikirik.
Abuztuaren 28ko 169/2015 Foru Dekretuaren bidez, Primitivo Sánchez Sanz jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan Kirola Sustatzeko Ataleko burutza zeraman funtzionarioa (lanpostu zenbakia: 5019), institutu horretako Kirolaren zuzendariorde izendatu zen, eta aipatu burutza hutsik gelditu zen. Funtzionario batek, Begoña Echeverría Beroiz andreak, Hezkuntza Departamentuari atxikita dagoen gorputz-hezkuntzako irakasleak, burutza hori hartzea proposatzen du Institutuak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak zehazten du ezen atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileetatik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren adostasuna izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duen moduan, departamentu horretan aldi baterako libre dagoen lanpostua bete da eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren txostena, aldekoa, jaso da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren 12.ñ) artikuluan emandako eskumenen arabera,
EBATZI DUT:
1. Begoña Echeverría Beroiz andrea Kirola Sustatzeko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetzari atxikirik.
2. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari adieraztea ezen Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak burutza honen bitarte baterako izendapena baimentzeko txostenean dioen moduan, hura merezimendu lehiaketa bidez betetzeko beharrezko tramiteak hasi behar dituela.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Kirolaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko azaroaren 19an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F1600814