2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Pistak hobetzeko 2016ko aurrekontuan kredituaren transferentzia egiteko espedientea (16/5). Hasierako onespena
Osoko Bilkurak, 2016ko irailaren 15ean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:
1. 2016ko irailaren 6an kontu-hartzaileak egindako txostenean agertzen den kredituaren transferentzia, lehen aipatu dena, hasiera batez onestea (16/5 espedientea).
2. Aipatu espedientea (16/5), Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean aldez aurretik iragarrita, 15 laneguneko epean jendaurrean edukitzea, herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.
3. Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez badago, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.
Beran, 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1610704