2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Elizondoko 16. poligonoko 698. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2016ko abuztuaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan behin betiko onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 698. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jon Iñaki Larregui Goñik eta Elixabete Lameirinhas Mutuberriak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2016ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1610753