189. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Alkatetza beste baten esku uztea

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2016ko irailaren 12an, ondoko ebazpena eman zuen:

Kontuan hartuz 2016ko irailaren 20tik 24ra (biak barne), udalerritik kanpo egonen naizela, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, eskuordetza eman behar da Udalaren gaiei erantzuteko. Hortaz,

EBATZI DUT:

Luis M.ª Ruiz de Larrinaga Saenz lehen alkateordearen esku uztea Bargotako Udalaren Kudeaketa Batzordeko buruaren eginkizunak 2016ko irailaren 20tik 24ra (biak barne).

Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2016ko irailaren 13an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1610747