189. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren laburpena, 2016ko irailaren 16koa, 2016ko Olentzeroa antolatzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 317738.

a) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea izanik, herriarentzat interes kulturaleko edo orokorreko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

b) Xedea: 2016ko Olentzeroa antolatzea.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 12.600 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 28an bukatuko da, 14:00etan.

Barañainen, 2016ko irailaren 21ean.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.

Iragarkiaren kodea: L1610788