189. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 632/2016 prozedura

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 632/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Salvadora Galarreta Estenozen legezko jaraunsleak eta Salvadora Galarreta Estenozen jaraunspen jasogabea administrazioaren letraduaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta, hala badagokio, epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta judiziora agertzeko legezko zitazio gisa balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da Justizia Administrazioaren letraduaren aurreko adiskidetze-ekitaldia 2016ko azaroaren 22ko 10:15ean eginen dela epaitegi honetako Justizia Administrazioaren letraduaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2016ko azaroaren 22ko 10:20an adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 103. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Bi ekitaldi horiek deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko irailaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1610509