2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2016
Honen bitartez aditzera ematen zaie Armañantzasko herritarrei, Jarduera Ekonomikoen gaineko 2016ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2016ko irailaren 16an hasi eta 2016ko urriaren 15ean bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Armañantzasko Udalaren kontuetan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2016ko urriaren 15ean.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Armañantzasen, 2016ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L1610760