2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko
2017ko kontribuzioa. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2016ko irailaren 16an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:
“1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ez igotzea 2017. urterako; %0,4787an mantenduko da (2014. urtetik indarrean dagoena bera).
2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ez igotzea 2017. urterako; %0,4366an mantenduko da (2014. urtetik indarrean dagoena bera).
3. Erabaki hau 30 egunez jendaurrean ikusgai edukitzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarrita, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten.
4. Aurreko puntuan aipatu den epean erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik ez bada, zerga-tasa horiek behin betiko onetsitzat emanen dira. Kasu horretan, lege-ondorioak izan ditzan, egoera hori, behin betiko testuarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.”
Lesakan, 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1610713