189. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Ordenantza, Obra txikiek eragindako hondakinen kudeaketa zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2016ko irailaren 16an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Obra txikiek eragindako hondakinen kudeaketa zerbitzua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako testua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako udal ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leatxen, 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1610691