2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
M1.1, M1.2, M2 eta D1 lurzatien birzatiketa proiektua Ollokin. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, Alkatetzak irailaren 19an eman 281/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Ollokilanda-Urbi sektoreko Plan Bateratuko birzatiketa aldatzeko proiektua, Plan Partzialaren aldaketara egokitzeko, Ollokiko M1.1, M1.2, M2 eta D1 lurzatien eremuan, Esteribarko udalerrian, Laboratorios Cinfa SAk sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Esteribarren, 2016ko irailaren 20an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1610765