2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Ameskoabarreneko Udalak, 2016ko irailaren 19an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batean onestea aldaketa hau, 2016ko ekitaldiko aurrekontuan:
–Gaitzea 65.000,00 euroko kreditu-gehikuntza kontu-sail honetan: “4540-61900.–Erabiltzaile guztiendako bideak hobetzea - Art.-Gol.-Bak.”. Ondokoen bidez finantzatuko da:
75050.–Naf. Gob. diru-laguntzak-Nekazaritzako azpieg. hobekuntza: 32.000,00 euro.
87000-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 33.000,00 euro.
Guztira: 65.000,00 euro.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Ameskoabarrenean, 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Martín José López de Zubiria San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1610756