188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa xehakatua Udal Planaren Orikaingo 12. poligonoko
11. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2016ko irailaren 8ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezkabarteko Udal Planeko aldaketa xehakatua, Orikaingo 12. poligonoko 11. lurzatian, xede duena bizitegitarako erabilera izan beharrean ekipamendutarako erabilera izatea, Orikaingo Kontzejuak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74 artikuluei jarraikiz, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Ezkabarten, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1610665