188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Derrigorrezko diru-bilketa
Jakinarazten den egitatea: Premiamendurako erabakia
Erreferentzia: 153000/00009/2016

Administrazio honi egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99.4 artikuluan xedatutakoaren arabera interesdunari edo horren ordezkariari jakinarazpena egiterik izan ez denez, eta, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera, egin diren jakinarazpen ahaleginak espedientean jasota, ediktu honen bidez dei egiten zaie ordainketa egitera behartuta daudenei eta horien ordezkariei aurrez aurre jakinarazteko espedientean jasotako prozeduren ondoriozko administrazio-egintzak. Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita: astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, bulego kudeatzailean (Iñigo Arista kalea 16, etxabea, 31007 Iruña). Epe horretan agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat emango da, lege-ondorio guztietarako, agerraldia egiteko epea bukatu eta hurrengo egunean bertan.

Ohartarazpenak:

Egitate horren aurka, honako errekurtsoetako bat jar daiteke hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtso, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Premiamendu-prozedura, nahiz eta errekurtsoa aurkeztu, Nafarroako Foru Erkidegoko Diru Bilketako Erregelamenduko 91. artikuluan xedatutako moduan eta baldintzetan soilik geldiaraziko da. Halaber, jakinarazten dizugu espedientea eskuragarri duzula, goialdean ageri den bulego kudeatzaile honen helbidean, egin nahi duzun edozein kontsulta egiteko.

Lesakan, 2016ko irailaren 15ean.–Diru-biltzaile exekutiboa, Mikel Arrechea Lasaga.

DEITZEN DIREN ZORDUNAK

Espedientea: X3069220P. Izena: Strnad, Stanislav. Kontzeptua: Ibilgailu Zerga. Urtea/seihilekoa: 2015/. ORDaintzeko dagoen zenbatekoa: 67,69. Premiamendu data: 2016/03/07.

Espedientea: X3069220P. Izena: Strnad, Stanislav. Kontzeptua: Ibilgailu Zerga. Urtea/seihilekoa: 2015/. ORDaintzeko dagoen zenbatekoa: 160,98. Premiamendu data: 2016/03/07.

Espedientea: X3069220P. Izena: Strnad, Stanislav. Kontzeptua: Ibilgailu Zerga. Urtea/seihilekoa: 2015/. ORDaintzeko dagoen zenbatekoa: 113,76. Premiamendu data: 2016/03/07.

Espedientea: X3069220P. Izena: Strnad, Stanislav. Kontzeptua: J.E.Z. Urtea/seihilekoa: 2015/. ORDaintzeko dagoen zenbatekoa: 108,16. Premiamendu data: 2016/03/07.

Iragarkiaren kodea: L1610505