188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2017ko zerga-tasen eta tasen onespena

Allingo Udalak, 2016ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legez eskatzen den gehiengoarekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat:

Lehena: ondotik aipatzen diren karga-tasak onestea, 2017an nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20, katastroko balio garbien gainean.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,67, katastroko balio garbien gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2, obraren egiazko kostu osoaren gainean.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Indize hau aplikatuko da: %1.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

a) Zerga honen zerga-oinarria zehazteko indizeak finkatzea:

  • 1etik 5 urte bitarte: 2,2.
  • 10 urte bitarte: 2,1.
  • 15 urte bitarte: 2.
  • 20 urte bitarte: 2.

b) Zerga-tasa urte-tarte guztietarako: %8.

Bigarrena: ordenantza fiskalei dagozkien tasak onestea:

–Fotokopiak: 0,10 euro/unitatea.

–Ziurtagiriak eta lurzati zedulak: 1 euro.

–Ziurtagiriak aurrekariekin: 3 euro.

–Fax zerbitzua: euro 1 lehen orria, eta 0,50 euro ondo-ondoko orriak, Nafarroan. Foru Komunitatetik kanpora, 2 euro lehen orria eta euro 1 ondo-ondoko orriak.

–Konpultsak: 0,50 euro.

–Aparkatze txartelak: 3 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 80 euro.

–Jarduera sailkatuen espedienteen eta irekitzeko lizentzien tramitazioa: txosten teknikoaren kostua.

–Prentsako argitalpenak: argitaratzearen kostua.

–Puzgarrien tasa: 40 euro/eguna/puzgarria.

–Pilotalekuko tasa: 3 euro/argi fitxa.

–Mahaia erabiltzeko tasa: 2 euro/unitatea.

–Eszenatokia erabiltzeko tasa: 60 euro.

–Taxi zerbitzuaren tasa: 3 euro.

Hirugarrena: erabaki honek indarra hartuko du 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena: iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Udaleko iragarki oholean, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6.a) artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Amillaon, 2016ko irailaren 9an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1610319