2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdiak, zuzenbidean lizentziadunena eta mikrobiologoena
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hauek onetsi ditu –biak 2016ko irailaren 22koak–:
–Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, zuzenbidean lizentziadun lanpostua betetze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira
–Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, mikrobiologo lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira
Bi deialdien oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Aurrez Aurreko Harrera Bulegoan, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea).
Iruñean, 2016ko irailaren 22an.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria
Iragarkiaren kodea: L1610834