188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03450 NL/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Bertizaranako Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3105400J.

Helbidea: Frontoi plaza, 11 - Narbarte 31793, Bertizarana (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa-1/0100.

Tokia: Legasa.

Udalerria eta probintzia: Bertizarana (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da 1.700 m²-ko azalera eta 1,5 metroko sakonera duen eremu bat dragatzea, Bidasoa ibaian, Legasako herrigunearen parean dagoen legardian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Saldiasko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko irailaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1610795