188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-S-965

Juan Bermejo Parrak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan Bermejo Parra.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Imotz (Nafarroa).

Isurketak 70 m³-ko bolumena du urtean; 2.300 litroko hobi septikoan tratatuko da, iragazki biologikoarekin. Sukaldeko hondakin urak koipeak bereizteko sistema batean tratatuko dira aldez aurretik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko irailaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1610771