188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-640

Trapako Ama Zistertarrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Trapako Ama Zistertarrak.

Xedea: San Joseren Andrea Maria monasterio zistertarreko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Salado ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Deierri (Nafarroa).

Monasterioko instalazioetan sortzen diren hondakin urak koipeak bereizteko sisteman eta bi hobi septikotan tratatzen dira, Salado ibaira bi tokitan isuri aurretik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko irailaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1610770