188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2016ko aurrekontuaren espedientea. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2016ko ekainaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Petilla Aragoin, 2016ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1610669