188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats materialaren zuzenketa, honako hau onesteko Osoko Bilkuran hartutako erabakian: 2015eko superabitaren erabilera eta 2016ko aurrekontuaren aldaketak, ezohiko kredituen eta Gastu Orokorretarako Diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez

Ikusirik Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamaseiko irailaren 5eko Bilkuran onetsi duela 2016ko uztailaren 4ko Osoko Bilkuran hartu zuen erabakian (5/CP) dagoen akats materialaren zuzenketa –erabakia, non 2015eko superabitaren erabilera eta 2016ko aurrekontuaren aldaketa ezohiko kredituen eta Gastu Orokorretarako Diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez egiteko proiektua onetsi baitzen–,

Akats hori zuzentzea ERABAKI DA:

Aipatu erabakiaren 3. puntuan “31/15331/640000 Eremu publikoa. Azterlan eta proiektuak” dioen testuaren ordez, honako hau jartzea: “31/15333/640000 Eraikinak eta obra zibila. Azterlan eta proiektuak”.

Iruñean, 2016ko irailaren 8an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1610680