188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

428/2016 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Mercedes Rubio Unzué andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Mercedes Rubio Unzué andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu honek 2016ko irailaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko irailaren 12an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1610668