187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 1ean emandako 1934/2016 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura (400/2016 Ebazpenaren bidez onetsia) gainditu duten izangaien zerrendak onetsi ziren, hizkuntzaren eta espezialitatearen arabera sailkatuak.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da María del Mar Calleja Ortiz andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 1934/2016 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrendak onetsi ziren, hizkuntzaren eta espezialitatearen arabera sailkatuak. Hautapen prozedura hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitateko interesdun guztiei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2016ko irailaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Iragarkiaren kodea: F1610724