187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun azterlana Ugarko 4. poligonoko 62. lurzatian.
Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko irailaren 19ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Ugarko 4. poligonoko 62. lurzatiaren eremuan, Francisco Javier Vergara Espazak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarrita; halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinarazten zaie, nahi duenak azter dezan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aritzalan, 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1610712