187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun azterlana, Errondoa karrikako 12an (UC-15 unitatea,
1. poligonoko 335. lurzatia) dagoen etxebizitzen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailuak paratzeko.
Hasierako onespena

Atarrabiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko maiatzaren 24an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Errondoa karrikako 12an (UC-15 unitatea, 1. poligonoko 335. lurzatia) dagoen etxebizitzen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailuak paratzeko xehetasun azterlanaren proiektua.

Bigarrena.–Ukituei erabakiaren berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Erabakia hemengo prentsan argitaratuko da.

Atarrabian, 2016ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1610766