187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Alkatetzaren ordezkapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute, alkatea herrian ez dagoenean eta izendapen hurrenkeraren arabera, alkateordeei dagokiela alkatea bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2016ko irailaren 26tik urriaren 17ra, bi egunak barne, Sunbillatik kanpo nagoen egunetan, Jose Francisco Errandonea Zubieta zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Jose Francisco Errandonea Zubietari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Sunbillan, 2016ko irailaren 19an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L1610744