187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Behin betiko onespena

Olexoako Udalak, 2016ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olexoako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza (2016ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 1ekoa).

Espedientea jendaurrean hogeita hamar egunez eduki ondoren inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikotzat hartu eta haren testu osoa argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Olexoan, 2016ko irailaren 8an.–Alkatea, Alfredo Vicente Sánchez.

TESTU ARAUTZAILEA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/99 Lege Organikoaren xedea da pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek betebehar edo neurri batzuk bete beharko dituzte. Horiek DBLOan arauturik daude, baita 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Olexoako Udalak.

Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du ordenantza honen onespena.

Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

1.–Herritarren Karpeta.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin tramiteak egitea ahalbidetzea webgunearen bidez. Harremana interesdunekin.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: karpetaren zerbitzuan erregistratzen diren interesdunek ematen dituzte datuak, inprimaki baten bidez. Datuak web inprimakien bitartez igortzen dira.

Pertsona edo talde ukituak: webgunearen erabiltzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, helbidea.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

2.–Katastroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea: kontsulta eta ziurtagiriak ematea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.

Norbanako edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura.

–Inguruabar sozialen datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa. Paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluetan araututakoaren arabera.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

3.–Hilerria.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Hilerriaren kudeaketa: kontzesioak kontrolatzea eta hilerriaren zerbitzuak egiteko tasak kobratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo beste pertsona fisiko batzuek emanda. Biltzeko prozedura, eskabidearen bitartez.

Norbanako edo talde ukituak: kontzesioen titularrak. Hilerriko zerbitzuen eskatzaileak: hilotzak lurperatzea, hobitik ateratzea eta beste hileta zerbitzu batzuk.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

4.–Zirkulazioa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafikoko Zuzendaritza Nagusitik, altak bidaltzen baitituzte, gestorietatik edo interesdunek berek emanda.

Norbanako edo talde ukituak: udalerrian erregistratuta dauden ibilgailuen titularrak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

5.–Herrilurrak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: herrilurren aprobetxamenduen kudeaketa eta kobrantza egitea. Eskaerak eta esleipena.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, herrilurrei buruzko eskaera idatziz egitean.

Norbanako edo talde ukituak: herrilurren esleipena hartu duten herritarrak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, sinadura.

–Inguruabar sozialen datuak.

–Familiaren datuak.

–Osasunari buruzko datuak (desgaitasun fisiko eta mentalaren ziurtagiria).

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian eta automatizatuta.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: handia.

6.–Aurrekontuen kontabilitate publikoa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: kontabilitate publikoa eta aurrekontuena eramatea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte kontabilitateko dokumentuak aurkeztean.

Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harreman ekonomikoa duten hirugarrenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernua (Toki Administrazioko Departamentua), Kontuen Ganbera (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Legearen 12. artikulua), informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzen dutenak (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 12. artikulua).

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

7.–JEZ.

Xede eta erabilera aurreikusiak: jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, JEZen alta emateko eskabidearen bidez.

Norbanako edo talde ukituak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, altaren edo bajaren data.

–Merkataritza arloko datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentua (Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra). Halaber, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala (Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen 48. artikulua).

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

8.–Lizentziak, baimenak, kontzesioak eta erabilerak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren beste baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea. Tasa kobratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, beren datuak eskabidean erregistratzean.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, sinadura.

–Merkataritza arloko datuak.

–Inguruabar sozialen datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko beste organo batzuk (Jarduera Sailkatuei buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea).

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

9.–Biztanleen errolda.

Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Ziurtagiriak. Estatistika publikoaren eginkizuna.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan, erroldatzea eskatzean.

Norbanako edo talde ukituak: Olexoako bizilagunak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, egoitza-txartela, pasaportea, telefonoa, sinadura.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Ikasketa eta lanbide datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.

Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionala, toki administrazioko beste organo batzuk, segurtasun indar eta kidegoak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 16.3 eta 17. artikuluak).

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

10.–Langileak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalaren zerbitzuko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuei aurrea hartzea eta osasunaren zaintza.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.

Norbanako edo talde ukituak: Olexoako Udaleko langileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Osasun arloko datuak.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako Diruzaintza (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra, 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, 9. artikulua; R/2004, ekainaren 11koa, Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorra), Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30.4 artikulua), Nafarroako Enplegu Zerbitzua (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena, 8.3 artikulua), langileen legezko ordezkaritza (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena, 8.4 artikulua), Lan ikuskaritza (Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea) kanpoko prebentzio zerbitzua.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

11.–Gainbalioak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kudeaketa eta kontrola.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo notariotzek emanda.

Norbanako edo talde ukituak: zerga hau ordaintzera beharturik dauden subjektuak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zer gisa diharduen.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

12.–Sarrera-irteeren erregistroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, edo administrazio publikoek edo beste entitate batzuek, entitatearen bulegoetan bertan, posta arruntaren bidez edo beste modu batean igorrita.

Norbanako edo talde ukituak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

Bestelako datuak: data.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

13.–Interesen erregistroak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondareko ondasunak eta bateraezintasunerako izan daitezkeen arrazoiak deklaratzeko erregistroa eta haien jardueren erregistroa eratzea. Bidaia-sariak eta nahitaezko aseguruak ordaintzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, elkarrizketetan eta agiriez arduratzen den idazkariari egiaztagiriak ematean.

Norbanako edo talde ukituak: Olexoako Udalbatzako kideak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NANa, sinadura.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Inguruabar sozialen datuak.

–Ikasketa eta lanbide datuak.

–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

–Merkataritza arloko datuak.

Erabilitako tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioa: zuzeneko bidezko interesa dutela frogatzen duten guztiei, eta Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren eta etorkizuneko bertze xedapen batzuen aplikazioaren ondorioz izan daitezkeen lagapenak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, eta, nahitaezko aseguruak zein aseguru-etxerekin kontratatzen diren, horri jakinaraziko zaio.

Organo arduraduna: Olexoako Udaleko Idazkaritza.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udaleko Idazkaritza.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

14.–Espedienteen kudeaketa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak tramitatzen dituen espedienteen kudeaketa, kontrola eta garapena: kontratazioak, deialdiak, esleipenak eta beste.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek, beste pertsona fisiko eta administrazio publiko batzuek emanda, datuak erregistratuz aurkezten diren dokumentuetan eta inprimakietan.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: nornahi, Udalarekiko haren eskaera edo jarduerak espediente bat abiaratzea ekartzen badu. Deialdietan, kontratazioetan parte hartzen dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta arrunteko helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, IFZ, sinadura.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Ikasketa eta lanbide datuak.

–Enpleguaren gaineko datuak.

–Merkataritza arloko datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: kontratazio ataria.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

15.–Bikote egonkorren erregistroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.

Norbanako edo talde ukituak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Olexoako Udalean erregistratuta daudenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

Bestelako datuak: elkarbizitza hasi zen eguna eta izena eman zen eguna.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Erabilitako tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioa: ez da eginen, salbu eta elkartzeko kideetako edonork edo epaile eta epaitegiek eskatuta egiten diren ziurtagiriak.

Organo arduraduna: Olexoako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Olexoako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Iragarkiaren kodea: L1610211