187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

2017. urteko karga-tasak

Udalak 2016ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen bertzeak bertze:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,11 izanen da.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.

3. 1 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5. Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Lana ibarrean, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, Eduardo Landa Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1610660