187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitatean epaimahaiek emandako behin betiko puntuazioak onetsi zituen 400/2016 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoan.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Margarita Claver Berenguer, Ana Belén García Barragán, Francisco Padilla García, Elena Errea Redín, Nélida Abad Fernández eta Sara Los Santos Navarro jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitateko epaimahaiek emandako behin betiko puntuazioen aurka, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozeduran. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen prozedura hori.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatutako espezialitateko eta hizkuntzako interesdun guztiei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2016ko irailaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Iragarkiaren kodea: F1610718