187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, 2016ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Ezkabarten, 2016ko irailaren 8an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

ERANSKINA

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan

Gastuen aplikazio goitituak:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1 9200 62900

Karpa erostea

18.000 euro

GUZTIRA

18.000 euro

Finantzaketak:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1 8700001

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

18.000 euro

GUZTIRA

18.000 euro

Iragarkiaren kodea: L1610589