187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza

Basaburuko Udaletxean, 2016ko maiatzaren 28an egingo den 6/2016 zenbakidun ezkontza zibilerako, Basaburuko Udaleko alkateak –Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43. artikuluaren arabera– 2016ko 85. alkate ebazpenean erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzia den Miren Bakarne Ripalda Zubieta andrea eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

Bigarrena.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, 2016ko irailaren 17an.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta interesdunei jakinaraztea.

Basaburuan, 2016ko irailaren 8an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez-Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1610342