187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTITZ

Oihan enkantea, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
2.239 pago, Alizialde mendian dagoena, Elordieta
eta Ezkimugarri alderdietan, Astizko Kontzejuaren herrilurrean

Astizko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 2.239 pago, 114,4 metro kubiko zur eta 1.945,0 metro kubiko egur egiten dutenak, 29.631,56 euroko balorazioa dutenak, gehi BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren zuhaitzak Astizko Kontzejuaren herrilurretako Alizialde mendian daude (538. zenbakiduna, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan).

Proposamenak Larraungo Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Lekunberrin baitago (Aralar, 5). Horretarako epea, 2016ko urriaren 28an bukatuko da, 15:00etan.

Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekiko dira urriaren 29an 13:30ean, Astizko Kontzejuko Etxean.

Sesteorako epea 2016ko azaroaren 4an bukatuko da, 13:30ean. Sesteorik izanez gero, berriz ere enkantea eginen da, behin betikoa, 2016ko azaroaren 12an, 14:00etan, Astizko Kontzejuko Etxean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Larraungo Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Astitzen (Larraun), 2016ko irailaren 16an.–Kontzejuko presidentea, Juan Percaz Arrayago.

Iragarkiaren kodea: L1610693