187. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

307E/2016 EBAZPENA, irailaren 14koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona Arbiteaga etxeko sarbidearen proiektuari, Araizko udal mugapean, Azkarateko Kontzejuan. Sustatzailea Martín María Irurzun Ezcurdia da.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 4an eman 322/2007 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen, zenbait baldintzarekin, Azkaraten (Araitz) Ugalde eta Arbiteaga etxeetara iristeko bidea egiteko. Sustatzaileak Martín Balda Goicoechea eta Martín Irurzun Ezcurdia ziren.

2016ko uztailaren 5ean Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatutako jarduketak helburu du sarbide berri bat egitea, 190 bat metro lineal luze eta 3 bat metro linean zabal izanen dena, Ugalde etxebizitzara sartzeko, Araizko 3. poligonoko 551., 598. eta 600 lurzatietan barna, eta 200 bat metro lineal zabaltzea Ugalde eta Arbiteaga etxeen artean dagoen bidea. Trazadura berriko tartea lurrik mugitu gabe eginen da, eta larreetan barna joanen da, ingurune naturalari ukipen nabarmenik egin gabe. Oraingo bidea zabaltzea sentikorragoa da ingurumenaren aldetik, aldeetan harrizko murruak, landare naturalak, heskaiak eta zuhaitzak baititu.

Espedientean Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2016ko abuztuaren 16ko txosten bat dago, adierazten duena baimendutzat jotzen dela eskatutako jarduera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 111. artikuluan ezarritakoarekin bat. Baimendutako jarduera eta erabilerak udal eskumenaren esparrukoak dira eta ez dute lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimenik behar (aipatu foru legearen 117. artikulua), deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuen (Ur Konfederazioa, Ingurumeneko Departamentua, Herri Lan Zuzendaritza Nagusia...) lizentzia edo, hala badagokio, baimena lortu beharra, eta baztertu gabe tramite horietan organo eskudunak baloratzea sektoreko araudia eta lurraldearen antolamendurako tresnak betetzen diren.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak aldeko txostena egin du jarduketari buruz, irailaren 4ko 322/2007 Ebazpeneko baldintzak betez gero.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Arbiteaga etxeko sarbidearen proiektuari, Araizko udal mugapean, Azkarateko Kontzejuan. Sustatzailea Martín María Irurzun Ezcurdia da.

2. Baimenak behartzen du Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 4ko 322/2007 Ebazpenean ingurumenaren aldetik zehazten diren neurri zuzentzaileak aplikatzera.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Araizko Udalari, Basozaintzari (Ultzama-Arakil aldeko barrutia) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko irailaren 14an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1610434