186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu
anitzetako ofizial izateko bost lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.
Deialdiaren emaitza

Amaitu da Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bost lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren hautapen prozedura. Deialdi horren oinarriak 2015eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urriaren 26an. Epaimahaiak ondoko hauek izendatzeko proposamena egin du, hauek baitira probak gainditu eta puntu gehien lortu dituzten izangaiak:

Francisco Javier Berrogui Ciordia

Santiago Espinal Tellechea

Fermín Alonso Astondoa

Kontuan izanik kontratazio proposamen horren iragarkia 2016ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dela, ekainaren 15ean, eta izangaiek aurkeztu dituztela deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela erakusten duten egiaztagiriak, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, abuztuaren 10eko 514/2016 ebazpenaren bitartez, agindu du aipatu izangaiak izendatzea Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostuak betetzeko, C mailakoak, 2016ko irailaren 1etik aurrera; eta deialdiaren emaitza argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren beraren 10.1 oinarrian ezarritakoa betez.

Atarrabian, 2016ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1610275