186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Ordenantza, Udalaren baratze ekologikoen kontzesioa
eta erabilera arautzen dituena Nardoze Andurran.
Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2016ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Nardoze Andurran Udalaren baratze ekologikoen kontzesioa eta erabilera arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Urraulbeitin, 2016ko irailaren 15ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1610427