186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa Udal Planeko 1. poligonoko 305. lurzatiko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2016ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Tebas-Muru Artederretako Udal Planaren 1. poligonoko 305. lurzatiko determinazio xehakatuetan, Tebas-Muru Artederretako Udalak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz –lege beraren 79.3 artikuluak hartara bidalita aplikatzekoa baita–, espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hala badagokio.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tebasen, 2016ko irailaren 9an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1610277