186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren, Burlatako Udalaren eta Nasuvinsaren arteko hitzarmena, beroa sortzeko zentrala, Efidistrict sare berrikoa, eraikiko den lursailen Plan Bateratua onartzeko
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-SEP-16 (11/CU).

Iruñeko Udalak, Burlatako Udalak eta Navarra Suelo y Vivienda SAk (NASUVINSA) hirigintza eta lankidetza hitzarmen bat egin dute beroa sortzeko zentrala eraikitzeko asmoz, Efidistrict sare berriaren baitakoa. Aipatu hitzarmena hasiera batez onetsi ondotik (2016-07-04ko osoko bilkura) jendaurrean izan da, eta epe horretan ez da inolako alegaziorik jaso. Horrenbestez, honako hau

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Iruñeko Udalaren, Burlatako Udalaren eta Navarra de Suelo y Vivienda SAren (NASUVINSA) arteko hirigintza eta lankidetza hitzarmena, beroa sortzeko zentrala, Efidistrict sare berriaren baitakoa, eraikiko den lursailen Plan Bateratua onestekoa, NASUVINSAk 2016ko ekainaren 27an aurkeztutakoa; eta horrek dakar NASUVINSAri agintzea Plan Bateratua presta dezala.

2. Onartzea Plan Bateratuaren tramitazio administratiboa, hirigintzako exekuzio tresnak eta Planaren ondoriozko lizentzien ematea kudeatzeko agindua.

3. Iruñeko Udaleko alkateari ahalmena ematea hitzarmen hau sinatzeko.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko irailaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1610279