186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Mugartea sektorea (Aranguren ibarra) birzatitzeko
proiektuaren ondorioz sortutako "P4-6" lurzatiaren jabetzaren
udal portzentajea besterentzea

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko irailaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-SEP-16 (1/CV).

José Luis Loizu Asiainen eskaera ikusita, Promociones Ocec SAren izenean egin baitzuen 2016ko maiatzaren 25ean; ikusirik besterentze zuzena egiteko hitzarmenaren proposamena, 2016ko uztailaren 28koa; 2016ko uztailaren 22ko txosten juridikoari jarraikiz eta 2016ko abuztuaren 5eko egokitasun txostenarekin bat, honako hau

ERABAKI ZUEN:

1. Besterengarri deklaratzea Mugartea sektorea (Aranguren ibarra) birzatitzeko proiektuko P4-6 lurzatiaren %6,48, horren jabea Udala baita.

2. Hasiera batean onestea Mugartea sektorea (Aranguren ibarra) birzatitzeko proiektuko P4-6 lurzatiaren %6,48 zuzenean besterentzeko hitzarmena, Iruñeko Udalaren lurzoru ondarearen barnean baita.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; eta erabaki hau ukitu guztiei jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko irailaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1610278