186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aurrekontuaren 2/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

2. kapitulua: 24.205,00 euro.

Gastuak, guztira: 24.205,00 euro.

FINANTZIAZIOA:

Gastu jaitsiera:

1. kapitulua: 20.000,00 euro.

2. kapitulua: 4.205,00 euro.

Finantziazioa, guztira: 24.205,00 euro.

Lesakan, 2016ko irailaren 15ean.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1610435