186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, deialdiarena. Haren bidez diru-laguntzak emanen dira, 2015-2016 ikasturtean, euskara ikasteko

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (kodea): 317482.

Leozko Udaleko alkateak irailaren 16an emandako 73/2016 Ebazpenaren bidez, 2015-2016 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdira aurkeztu daitezke oinarri arautzaileen 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Leozko Udala osatzen duten herrietan erroldaturik dauden bizilagunei euskara ikasteko 2015eko urriaren 1 eta 2016ko irailaren 30 arteko ikastaroek dakarzkieten gastuak diruz laguntzea da deialdiaren xedea, deialdi honetako 3. artikuluan finkaturiko baldintzak betetzen badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

www.leoz.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Jarriko den aurrekontua, gehienez ere, 2.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1610700